Tuesday, October 02, 2007

Euskal gatazkaren irtenbideari ekiteko apustu sendoa / Una apuesta decidida para abordar la solución del conflicto Vasco

Euskal gatazkaren irtenbideari ekiteko apustu sendoa.

1.- "Zurrunbiloa" eten beharra dago

Ez dugu asmatzen euskal gatazka nola konpondu -gure artekoa eta Espainiarekikoa- "zurrunbiloan gaudelako", "zurrunbiloan sartuta hausnartzen dugulako" eta "zurrunbiloan sartuta pentsatzen dugulako".

Denok hartzen gaituen zurrunbilo hori geldiarazten asmatzen ez dugun bitartean, ez dugu irtenbiderik aurkituko; nekatu egingo gara, frustratu, behin eta berriro.

Zenbaitek ukatu egin nahi du begien bistan dagoen hori -"ez dago inolako gatazkarik" diote- eta horrek iraunarazi egiten du egoera. Gatazka politikoa badagoela ezin da ukatu, begi-bistakoa delako; gatazka politikoa bera ez da, berez, inportantea -gatazkan egotea ohiko egoera naturala baita gizarte demokratikoetan-; gatazka hori nola bideratu behar den, horixe da benetan inportantea, azpimarratu eta nabarmendu beharrekoa.

Bat ez etortzea, ados ez egotea... hori ez da txarra; ezta jarrera guztiz kontrakoak edo aurrez aurrekoak izanda ere; horregatik inor hiltzea, horixe da benetan ikaragarria. Hortxe ditugu eskoziarrak; modu baketsuan eta demokratikoan bideratu nahi dute gatazka politikoa, -nola, bestela, geldiarazi, behin eta berriz, beti leku berberera garamatzan gurpil hori?-, eta autodeterminazioaz erabakitzeko erreferenduma ari dira planteatzen oso modu serioan, XXI. mendean Erresuma Batuarekin dituzten harremanak berriz beste esparru batean ezartzeko.

Euskal gatazka bideratzea -ez, ebaztea- gurpil erromantiko horien zurrunbilotik ateratzea da, eta buruz eta zentzuz "norgehiagoka demokratiko osasuntsu" horretan nabigatzea da. Ez da arazo juridikoa, beraz. Borondate politikoa da arazoa. "Norgehiagoka demokratiko osasuntsu" hori bideratzerakoan, "konstituzionaltasun baliagarri" horretan defendatzen diren printzipioak erabil daitezke, horien arabera, Euskal Herriari dagozkion eskubide historikoak Konstituzioa bera baino lehenagokoak baitira, eta, beraz, oso tresna erabilgarria baita Euskal Herriaren erabaki-eskubidea interpretatzeko, eta eskubide hori modu itunduan baliatzeko.

Edo, nahiago baduzue, "norgehiagoka demokratiko osasuntsu" hori onartzea eta horretan buruz eta zentzuz nabigatzea, horixe da gatazka politikoari erantzuna ematea; Espainiako Legebiltzarrean Estatutu Politiko Berria aurkezterakoan esandako bi esaldi hauek dira egoeraren adierazgarri. Bata, Espainiako presidente Zapatero jaunak esandakoa: "elkarrekin bizi bagara, eta elkarrekin erabaki behar dugu", eta nik, lehendakari nintzen aldetik, eman nion erantzuna: "elkarrekin bizitzea erabaki ahal izan behar dugu".

Aitortzen dut, beraz, "zurrunbiloan dabilen eztabaida" gainditzeko eta euskal gatazkaren konponbidea bideratzeko gaur hemen egin ditudan proposamen hauetan, arazo politikoa konpontzeari ekiteko proposamen politiko eta demokratikoak planteatzen direla.

Hitzak balio handia du niretzat, eta horrexegatik egin behar dut. Emandako hitza bete behar da. Nik hitza eman nizuen eta hitza beteko dut.

Bizitza honetan gauza handia da "hitzekoa izatea", "konfiantza" sortu nahi baduzu behintzat. Udazkeneko orbelaren antzera, haizeak daramatzan hitz hutsekin neka-neka eginda dago gizartea.

ETAk bere hitza jan du bi aldiz jarraian: 1999 / 2007

Hitza "lehertarazi" du, eta, horrekin batera, euskal gizarteak kasu batean eta bestean bake-prozesu bietan jarri zuen konfiantza ere zartarazi du.

Belaunaldi honetarako, behintzat, indarkeria bukatu egingo zela-eta emandako hitza non geratu da? Non geratu da Anoetako Adierazpena?

Bakea ekarriko dugu eta gatazka politikoa konpontzea lortuko dugu; baina ez da izango ETAk hala erabaki duelako, ez; geuk hala erabakita izango da, euskal gizarteak halaxe erabakita.

Ez ditugu geure buruak engainatu behar; euskal gatazka konpontzea geure esku dagoen erantzukizuna da. Konponbidea ETAren borondatearen mendean uzten badugu besterik gabe, gureak egin du. Euskal gizartea izango da, eta ez ETA, bakea eta normalizazio politikoa ekarri behar dituena.

Estatu espainiarrak ere jan egin du Euskal herriari eman zion hitza

Gernikako Estatutua bete gabe utzi du nahita Espainiako Gobernuak. Estatutua gaur egun oso triskatuta dago. Atal bati buruz diote "ez dela konstituzionala" eta beraz ezin dela transferitu. Beste atal bat, Euskal Herriari dagozkion eskubide historikoak errespetatu behar direla adieraztekoa, ez du ezertarako aintzat hartzen.
Gaur egun Espainiako Estatua, Erresuma Batuan Eskoziarekin gertatzen denaz oso bestela, ez da nazio asko biltzen dituen estatua, nazio bakarra baizik; halaxe uste du, ez PPk bakarrik, baita PSOEk ere.

Azken 28 urteotan izan dugu, bai, PPren eta PSOEren gezur handi hori argi ikusteko aukera; duela gutxi ikusi dugu-eta berriz ere gorputza hartuta, Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Estatutu Politiko Berriari -ezta negoziatu ere egin gabe- EZETZA eman ziotenean. Argi ikusi dugu gezur hori, Kataluniako Estatutua leuntzearren, "Madrilgo arrabota" pasatu dutenean. Eta, are gehiago; argi ikusi dugu PSOEk Nafarroan zein ongi errespetatu duen PSN bere frankiziak hartu zuen "erabaki autonomoa".

Bada, argi eta garbi esan behar dugu. Euskadik sina dezake Estatu espainiarrarekin batera bizitzeko ituna, baldin eta Espainiak nazio aniztuna dela aitortzen badu; baina Espainiako Estatuak kulturan, politikan eta lege-aldetik ez baditu onartzen eta aitortzen bere baitan bizi diren nazioak -Euskadi horietako bat izanda- , orduan, ez; ez dago itunik.

Hau da, hau, egoera! Ondo bizi gara, seguru aski, inoiz baino hobeto, gure ahaleginez, inork ezer eman gabe, lan ederra eginda! Baina, bakea eta errespetu politiko eta juridikoa falta zaizkigu, garena garelako halaxe dagokigulako guri; zergatik? Europako herririk zaharrenetakoa garelako.

Bai, gure Herria sufritzeaz nekatuta dago; eta, era berean, neka-neka eginda dago, begirunea galtzen digutelako.

Euskal gizartea asper-asper eginda dago, ETA dela, bere bortizkeria bidegabea dela, bere estortsio eta kalte koldarra dela...; eta, era berean, politikatik eta politikoengandik ere urruti dago, ez garelako euskal gatazkari konponbideak emateko gai. Konponbideak, esan nahi dut, eguneroko arazoez gainetik; arlo horretan, bestela, euskal administrazioak, enpresaburuak eta langileak, gizartea oro har, oso ondo ari baita erantzuten, eraginkortasunez. Ongizatea eta garapena lortu ditugu. Gure Herriko pertsianak zabaltzen eta ixten dira egunero, eta bikain ari gara horretan, nire hitzaldiaren lehen zatian ikusi dugun moduan. Bakoitzari berea, hori da legea; eta horretaz ari naiz, euskal gizarteari dagokiona eman behar zaiolako: Bakea eta Hitza, alegia.

Ekimen politikoari gogor eta gogoz eustea, horixe da nire erantzukizuna. Ekimen politikoa izan behar dugu, euskal gizarteak giza garapen iraunkorrean aurrera egin dezan egunetik egunera. Ekimen politikoa izan behar dugu, era berean, euskal gatazka politikoaren irtenbidea astindu eta bideratzeko, beti helburua argi eta garbi izanda. Euskal Herriari berea eman behar zaio: Bakea eta Hitza, erabakitzeko gaitasuna.

Dakigunez, une honetan ETAk hautsia du su-etena; eta, beraz, Espainiako Gobernuarekin zituen negoziazioak ere bai. Une honetan, beraz, arazoak daude, bai akordio batera iristeko, eta, are gehiago, baita alderdien artean elkarrizketa politikoa bideratzeko ere. Hain zuzen ere, horrexegatik, elkarrizketarik ere ez dagoelako. Orduan, Herri honetako erakunde demokratikook, Lehendakaria aurretik doala, gure erantzukizuna bete eta "politika egin behar dugu".

Nik ezin diot gizarteari esan ez dagoela konponbiderik, edo konponbidea topatzeko gai ez garela. Ezin diot gizarteari esan, ETAk su-etena hautsi ondoren, geratzen zaigun konponbide bakarra alderdien arteko elkarrizketa kriminalizatzea dela, eta modu judizialean horren aurka egitea. Ezin dut onartu ekimen politikorik ezin dela aurkeztu, harik eta, ez dakit zer-nolako menia edo su-eten mota aldarrikatuta, ETAk horretarako baimena ematen digun arte.

Ordura arte, beraz, horren arabera, ezertxo ere ez; den-denok geldirik, beso bat bestearen gainean; ETAko zuzendaritzak gure agendak kudeatzen dituela onartuta.

Ez eta ez; eta mila aldiz esango dut ezetz.

Bide horretatik joatea onartuko banu, oraintxe puntuan utziko nioke Herri honetako lehendakari izateari.

Argi eta garbi hitz egingo dut. Horixe bera eskatzen digu-eta Herri honetako jendeak.

Herri honekin 2001ean eta 2005ean hartu nuen konpromisoa beteko dut, eta, horretarako, erabat demokratikoa eta gardena izango den prozedura batean, ibilbide-orria planteatuko dut, ondorio politiko konkretuekin.

2.- Estatutu Politiko berria; indarrean dagoen proposamena, konponbiderako tresna modernoa eta berritzailea.

Estatutu Politikoa Legebiltzar honena da eta bere eskuetan dago, berak onartu baitzuen gehiengo osoz, eta euskal gizartearen ondarea da beraz.

Nire asmoa ez da, beraz, berriz ere aurkeztea, Estatutua onartu edo tramitatu dezaten; hori, azken batean, Estatutuari maila politikoan balioa kentzea izango litzatekeelako.

Espainiako Kongresuak "ezetz" esan zuen, negoziazioa hasi ere egin gabe, baina horrek argiago erakusten digu horren atzean arazo politikoa dagoela, denon artean konpondu beharrekoa. Eusko Legebiltzarrak ezin dio bere erabakia inposatu Espainiako Legebiltzarrari, baina, era berean, Espainiako Legebiltzarrak ere ezin dio inposatu berea Eusko Legebiltzarrari.

Estatutu Politikoa eskuarte eta aktibo instituzionala da, bera baita gehiengo osoz aurkeztu eta onartu den bakarra, 1979an Gernikako Estatutua onartu genuenetik. Datu hori nabarmenagoa da, gainera, kontuan hartzen badugu gaur egungo euskal gizartearen % 49,3k ezin izan zuela, adina dela-eta, Estatutua onartzeko hauteskundeetan parte hartu, duela 28 urte.

Estatutu Politiko berriak, beraz, oso garrantzi politiko eta instituzional handia du tresna juridiko-politiko modura, "denbora-zedarria" baita batetik, eta "mugarri demokratikoa" bestetik, etorkizunean egin daitezkeen proposamenak aztertzeko eta balioesteko orduan, bai ikuspegi kualitatiboan -eduki politiko eta juridikoari begira-, bai eta, aldekoen boto-kopuruari begiratuta, ikuspegi kuantitatiboan -39 legebiltzarkide izan zituen alde-.

Legebiltzar honen gehiengo osoaz onartu zen Estatutu Politiko berria, eta Legebiltzar honetan dago eskuragarri eta erabilgarri, berea baita, azken batean; eta indarrean egongo da, bai politikoki bai juridikoki, harik eta beste proposamenen bat aurkeztu, eta, hark baino boto gehiago jasota (39 baino gehiago, beraz), demokratikoki hura ordeztu arte.

3.- Bakea lortzeko eta gatazkaren irtenbidea aurkitzeko bidean eman beharreko pausuak; eta ondorioak.

Euskal gizarteak ez du ikusle huts izan nahi, bere iritzia eman nahi du, parte hartu. Konpondu.net webgunean sartu direnak, miliotik gora, edo abian diren parte hartzeko foroak, 50etik gora, horiek ditugu gizartearen nahiaren erakusgarririk onena. Horixe da egingo duguna, tresna demokratiko gisa, gizarteak parte hartzeko sareak sustatzen jarraitu. Euskal gizarteak asmo sendoa du "zurrunbiloa" eteteko, "gurpil zoro" horretatik irteteko.

Nik, neure erantzukizuna eta euskal gizartearekin dudan konpromisoa asumitu behar dut.

Irtenbiderako bide berriak aurkitzeko giltza utzi nahi dut gizartearen eskuetan.

Emandako hitza bete nahi dut, eta "zurrunbilotik irteteko", "gurpil zoroa" hausteko bidai orria proposatuko dut. Konpromiso jakin bat eta data esanguratsu bat dituen bidai orria, egun horren aurreko garaia eta ondorengoa bereiziko dituena. 2008ko urriaren 25ean euskal gizarteari hitza emango zaio demokratikoki erabaki dezan. Irtenbiderako giltza izango da gizartearen hitza.

Gizarteak aukera izango du hautesontzietan bietako bat egiteko: edo Estatuarekin aldez aurretik lortutako akordioa berresteko, horretarako bideratuko den eta balio juridikoa izango duen "berreste-kontsulta"ren bidez, edo, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bikoitzerako gaitzea helburu duen "kontsulta" batean parte hartzeko. Bigarren kontsulta honen bidez, gizarteak, alderdi guztiei -ETAri, Espainiako Gobernuari eta euskal alderdi politikoei- agindua emango lieke, epe jakin batean, indarkeriaren amaiera helburu duen prozesua abiarazi eta garatzeko batetik, eta gatazka politikoaren irtenbiderako prozesua abiarazi eta garatzeko bestetik. Jabetzen naiz, guztiz jabetzen, bigarren kontsulta mota hau ez dela juridikoki loteslea izango, baina inork ez du zalantzan jarriko nolako balio politiko, sozial eta demokratikoa izango duen.

Hauek dira urratsak eta ondorio politikoak:

Lehen Urratsa:

Espainiako Gobernuko Presidenteari Itun Politikoa eskaintzea (2008ko ekainean, Legebiltzarreko batzarraldiak amaitzean)

Legebiltzar honetan ofizialki eskaini nahi diot Espainiako Gobernuko Presidenteari Euskadiren eta Espainiaren arteko Itun Politikoa lortzeko aukera, bi oinarri izango dituena:

- Printzipio etikoa, indarkeriari uko eginaz, euskal gizarteak bide politiko eta demokratikoak bakarrik erabiltzeko duen konpromisoa

- Printzipio demokratikoa, euskal gizartearen nahia errespetatzeko, eta borondate hau ordenamendu juridikoan jaso eta nola gauzatuko den arautzekoa.

Ondoren euskal gizarteak berretsiko lukeen Itun hau izango da giltza irtenbideari atea irekiko diona. Bi konpromiso oinarri izango dituen irtenbidea:

- Indarkeriari amaiera emateko elkarrizketaren aldeko konpromisoa, 2005eko maiatzean Diputatuen Kongresuak onartu zuen ebazpenak jasotzen dituen baldintzak betetzen direnean.

- Inolako bazterkeriarik gabe, euskal alderdi politiko guztien arteko negoziazio prozesua bultzatzeko konpromisoa, epe jakin batean, akordio politikoa lortzeko. Erdietsitako ituna garatu eta juridikoki artikulatuko duen akordioa, ondoren, euskal gizarteak berrets dezan, erreferendum erabakitzaile baten bidez.

Hortxe dago eskaintza, eta gaurtik bertatik, zabalik nire agenda. Guztiz prest nago nahi duenean Espainiako Presidentearekin elkartzeko; halaxe jakinaraziko diot nik neuk. Astia badugu. Borondate politikorik badago, badugu aukera Ituna hitzartzeko; indarkeriaren amaierarako oinarriak ezarriko dituen Ituna; bestelako harreman politikoan oinarrituko den etorkizuna ezarriko duen Ituna. Nahi badugu, borondaterik badugu, euskal gatazkaren sustraietara jo eta irtenbidea aurki dezakegu, izaera politikoa duen gatazka historikoa dela onartuaz.

Bigarren Urratsa:

2008eko ekainean Euskal Legebiltzarreko Osoko Bilkuran, Estatuarekin lortutako ituna berretsi eta baimena ematea juridikoki loteslea izango den kontsulta egiteko, gizarteak ere Ituna berronets dezan. Edo, bestela, irtenbideari atea irekitzeko gaituko gaituen kontsulta egiteko baimena ematea.

2008ko ekainean, legebiltzarraldia amaitzeko, Eusko Legebiltzarraren Ez-Ohiko Bilkurarako proposamena egingo dut, Ganbera honek bi aukeraren artean hautua egin dezan:

- Edo berretsi Espainiako presidentearekin lortutako Itun Politikoa, eta baimena eman juridikoki loteslea izango den kontsulta baten bidez Ituna euskal gizarteak berronets dezan. Kontsulta hau izango litzateke giltza, euskal alderdien arteko negoziazioari ekiteko.

- Edo, blokeo egoera gainditzeko gaituko gaituen kontsultarako baimena eman, gizartea izan dadin, bere erabakiarekin, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bikoitzerako agindua emango diguna: indarkeriaren behin betiko amaiera ekarriko duen prozesua batetik, eta euskal gatazkaren irtenbidea ekarriko duen prozesua, bestetik.

Nire konpromisoa, Legebiltzar honen borondatea errespetatzea da, eta horren arabera jokatzea. Horregatik, Legebiltzar honek erdietsitako ituna berretsiko ez balu eta, ondorioz, baimenik emango ez balu Itun hori berresteko kontsultarako; edo, bestela, irtenbidea aurkitzeko gaituko gaituen kontsultarako baimena ukatuko balu, aurreratzen dizuet onartu egingo nukeela Legebiltzarraren erabakia; hala balitz, Legebiltzarra deuseztu eta udazkenean hauteskundeetarako deia egingo nuke.

Hirugarren Urratsa:

2008ko urriaren 25a: lortutako Ituna berresteko Kontsulta, edo irtenbidea aurkitzeko gaituko gaituen Kontsulta.

Euskal gizarteari proposamena egiten diot, 2008ko urriaren 25ean demokratikoki bere iritzia emanaz, egin beharreko bideari ekin, adostutako edukiak legitimo bihurtu, eta negoziazio politikorako prozesua baliozko egin dezan.

Alderdi benetan funtsezkoa da hau, egun horretan euskal gizarteak bere eskuetan izango duelako aukera eta gaitasuna lortutako ituna berresteko, edo egoera desblokeatu eta irtenbideari atea zabaltzeko.

Lehen kasuan, eta beti ere Euskal Legebiltzarraren baimenarekin, euskal gizarteak aukera izango du lortutako Itun Politikoa berresteko, juridikoki loteslea izango den eta aldi berean Espainiako Presidenteak eta Lehendakariak deituko duten kontsulta baten bidez. Printzipio etikoa eta printzipio demokratikoa oinarri izango lituzkeen Itun Politiko honek, euskal gatazka politikoari irtenbidea emango dion prozesua abiaraziko luke.

Bigarren kasuan, euskal gizarteak bere eskuetan izango du gaitasuna alderdi guztiei agindua emateko, horretarako gaituko dituen kontsulta baten bidez, irtenbidea aurkitzeko prozesuari ekin diezaioten. Jabetzen naiz kontsulta honek ez duela balio juridikorik izango, ez dela loteslea izango; baina balio politiko, sozial eta demokratiko osoa izango du, indarkeriaren behin betiko amaiera eta gatazka politikoaren irtenbidea ekarriko duen bideari ekiteko. Gaitze-kontsulta hau zilegia eta demokratikoa da, gizarte honetako gizon-emakumeek parte-hartzeko eskubidea askatasun osoz balia dezaten.

Nolanahi ere, kasu honetan, euskal gizarteari galdera egingo litzaioke agindu bikoitza eman dezan:

- Lehenik, Espainiako Gobernuak eta ETAk elkarrizketa prozesuari ekin diezaioten, indarkeria behin betiko amaitu dadin, beti ere, ETAk aldez aurretik benetako borondatea erakusten badu terrorismoari uko egin eta onartzeko euskal ordezkari politikoei bakarrik dagokiela erabaki politikoak hartzea

- Bigarren, euskal alderdi politiko guztiek, inolako bazterkeriarik gabe, negoziazio prozesuari ekin diezaioten, epe jakin batean, normalizazio politikorako akordioa lortzeko helburuarekin. Euskal Gizarteak etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea nola gauzatuko den eta barnean eta kanpoan nolako harreman esparrua nahi dugun ardatz izango dituen akordioa.

Argi hitz egin nahi dut hirugarren urrats honen eta izango dituen ondorio politikoen gainean ere, inork pentsa ez dezan hauteskundeei begira ezkutuko intentzioren bat dudala. Publikoki esaten dut gaurtik bertatik eta Ganbera honetan, kontsultaren ondoren Legebiltzarra deuseztu eta hauteskundetarako deia egingo dudala, zeinahi dela ere kontsultaren emaitza, aldekoa edo kontrakoa. Jendaurreko konpromisoa da, kontsultaren emaitzari loturik ez dagoena.

Laugarren Urratsa:

Negoziazio Prozesua eta erabaki Erreferenduma 2010eko bigarren sei hilekoan

Guztiok, baita ETAk ere, adierazi badugu sarritan prest gaudela herriaren borondatea errespetatzeko, konpromisoa hartu beharko genuke, lehenik, gizarteari galdetzeko eta, ondoren, borondate hori onartu, errespetatu eta erantzuna emateko.

Hartara, Estatuarekin lortutako ituna berresteko kontsulta, edo, bestela, gaitzeko kontsulta egin ondoren, eta erantzuna baiezkoa bada, ondorengo urratsa hauxe izango litzateke: alderdi guztiak demokratikoki behartuak senti daitezela behar diren pausuak ematera irtenbidea aurkitzeko prozesuari ekiteko.

Alde batetik, ETA behartua egongo litzateke, gizarteak hala erabaki duelako, indarkeriari, borroka armatuari uko egiteko borondatea duela erakustera, inolako zalantzarik utzi gabe, modu sinesgarrian. Eta, horren ondorioz, Espainiako Gobernuak eta ETAk elkarrizketari ekingo liokete, indarkeriaren amaierarekin zerikusia duten auzi guztiak argitzeko.

Bestetik, euskal alderdi politiko guzti-guztiek, inor baztertu gabe, konpromisoa izango lukete negoziazio politikorako mahaia abian jartzeko, aldez aurretik hitzartutako epean, Normalizazio Politikorako Akordioa lortzeko. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen gaineko Akordioa, lurraldetasunaren, lurraldeen arteko harremanen gaineko Akordioa eta, jakina, alderdiek interesgarri jotzen dituzten auzi guztien gaineko Akordioa, ondoren, erreferendum bidez gizarteak erabaki dezan.

Akordio politiko honek ahalik eta integrazio handiena lortzea izan behar du helburu, baina inori beto eskubiderik onartu gabe. Izan ere, aitor dezagun zintzoki, nekez gaindituko dugu horrelako gatazka, "guztiek bat etorri behar dutela" esanaz abiatzen bagara irtenbidearen bila; hartara, orain arteko "statu quo" horri eutsi nahi dioten sektore eta alderdiek zilegitzat izango dituztelako blokeo eta beto jarrerak.

Euskadin edozein aldaketa egiteko proposamenaren aurrean, gaur indarrean dagoen marko juridiko-politikorako eskatu zen, edo marko horri eusteko gaur ere eskatzen den baino askoz kontsentsu zabalagoa eta herriaren babes handiagoa eskatzen dute zenbait alderdik, edozein aldaketak zatiketa eragiten duelako argudiopean. Honen aurrean, ezinbestekoa da printzipio demokratikoa zorrozki erreibindikatzea, hori baita funtsezko tresna gatazka politikoak konpondu eta etengabeko blokeora kondenatzen gaituen gurpil zorotik irteteko. Horrela egin da gurearen antzeko beste gatazka batzuetan, naturaltasun demokratiko osoz planteatuaz guk hemen planteatzen duguna, bai Europan, Europar Batasunaren babespean, baita munduko gainerako lekuetan ere.

Prozesuari amaiera emango dion Erreferendum Erabakigarria 2010eko bigarren sei hilekoan.

Prozesuaren amaieran erreferendum erabakigarri baten bidez gauzatu beharko da geure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea, nahiz prozesuaren sorburua Estatuarekin lortutako Ituna berresteko kontsulta izan, nahiz sorburua gaitze kontsulta batek emandako agindu demokratikoa izan.

Jakina da, eta esperientziak hala erakusten digu, prozesu honek zailtasunak izango dituela. Tentazioa izan dezakegu euskal gizartearen esperantza zapuztu eta "gurpil zoroan jira-biraka jarraitzeko", azken finean zailagoa baita bakea egitea, gerra egitea baino. Zailagoa akordioak lortzea, "estatuaren arrazoien" lubakian babestea baino. Gure konpromisoa, jendaurrean hartzen duguna, eta prozesuak arrakasta izan dezan gakoetako bat, prozesuari amaiera emango dion erreferendum erabakigarrirako data aldez aurretik ezartzea da.

Nire iritziz, arrazoizkoa litzateke prozesua 2010. urtearen bigarren zatian amaitzea. Nahikoa denbora izango litzateke alderdi politikoen arteko negoziaziorako eta seriotasuna, konpromisoa eta epe eta edukietan irtenbideak eskatzen dizkigun gizarte nekatu eta eszeptikoari erantzuna emateko.

_ _ _ _ _ _ _ _ _

Hauxe da, beraz, proposatutako bidai orria

Epe jakinetan, elkarrizketari, negoziazioari, akordio politikoak erdiesteko aukerari eta erabakiak hartzeko aukerari atea irekiko dion bidai orria. Bere baitan berrikuntza nabarmena eta konpromiso sendoa dituen bidai orria: euskal gizartea bide-erakusle jartzea. Euskal gizarteak izango du giltza "indarkeriaren zurrunbiloan" eta "elkarrizketa politikorik ezean" erortzetik begiratzeko. Euskal gizarteari eman behar diogu hitza eta erabakia, prozesua desblokeatu, bideari ekin eta aurrera egiteko.

Ez gara herriaren borondateraren beldur izan behar. Ezin gara ETAren indarkeriaz baliatu, gizarteari erabakitzeko eskubidea ukatzeko. Ezin ditugu, halaber, epe motzeko estrategiak planteatu, alderdien interes elektoralistak bakarrik kontuan izanik. Egiazko konpromisoa hartu behar dugu, bidea erakutsi, aurrera egiteko, eta Bakea eta Normalizazio Politikoa lortzeko.

Hauxe izan da Lehendakari gisa hartutako konpromisoa, Kursaalen irtenbiderako proposamena - Konponbidea- aurkeztu nuenetik, eta hauxe da nire betebeharra eta nire erantzukizuna, iraganera itzuliko gintuzkeen bide iluna, edo urtetan gurpil zoroan jira-biran ibiltzeko arriskua saihesteko.

Euskal gizarteak ez du zain jarraitu nahi. Prest dago tunel ilunetik behin betiko irteteko. Eta ziur naiz eskertuko duela, guztion artean, gai bagara irtenbidea aurkitzeko, bidai orri argi eta konprometitu batekin.
Hauxe da nire erantzukizuna, eta horregatik aurkeztu dut Legebiltzar honetan, lasaitasunez, euskal gizarteari hitza emateko Proposamen argia eta konpromiso sendoa.

Minak eta sufrimenduak luzaro iraun du, luzaroegi. Urteak daramatzagu eztabaidan nola konpondu izaera politikoa duen gatazka historiko hau.

Urteak daramatzagu euskal gizartearen borondatea errespetatzeko konpromisoa azalduaz.

Urteak daramatzagu gurpil zoroan jira-biran (zurrunbilotik irten ezinik).

Bada, heldu da garaia gurpil zoroa hautsi, zurrunbilotik irten eta aro historiko berriari atea zabaltzeko. Bakea eta Normalizazio Politikoa gure eskuetan daude, euskal gizartearen eskuetan daude. Geure buruari zor diogu eta ondorengo belaunaldiek merezi dute helburu horiek lortzea.

Eskerrik asko.

Juan José Ibarretxe, Lehendakari /Presidente del Gobierno Vasco / President of the Basque Government.

Euskadi, irail 27, 2007.


Una apuesta decidida para abordar la solución del conflicto Vasco.

1.- Es preciso "romper la espiral"

No acertamos a resolver el conflicto vasco -entre nosotros y con España- porque "caminamos en espiral", porque "reflexionamos en espiral" .

Mientras no acertemos a romper la espiral en la que nos movemos todos, no habrá salida, sólo cansancio y frustración, una y otra vez.

Hay quien incluso llega a negar la evidencia -"no hay ningún conflicto"- perpetuándola. No podemos negar la evidencia de la existencia de un conflicto político, lo significativo no es el conflicto político en sí, -aceptemos el conflicto como algo natural en las sociedades democráticas-, lo verdaderamente importante es que pongamos el énfasis en la forma de canalizarlo.

Lo terrible no es que podamos disentir, incluso desde posturas antagónicas o contradictorias, lo verdaderamente trágico es que nos matemos por ello. Ahí están los escoceses, que de modo pacífico y democrático desean canalizar un conflicto político, -¿cómo, si no romper la espiral que nos deja indefinidamente en el mismo sitio?, y se plantean muy seriamente un referéndum de autodeterminación que establezca su nuevo marco de relaciones con el Reino Unido en el siglo XXI.

Canalizar, -no resolver- el conflicto vasco supone superar los "círculos románticos" en los que todos nos movemos, y aceptar y navegar con inteligencia en la "sana confrontación democrática". Porque no estamos ante un problema jurídico, sino de voluntad política, Para canalizar esta "sana confrontación democrática" podemos utilizar principios como los que se defienden en el "constitucionalismo útil", que entiende los Derechos Históricos del Pueblo Vasco como preexistentes a la propia Constitución y, por lo tanto, una herramienta de gran utilidad para interpretar el derecho a decidir del Pueblo Vasco y su ejercicio de manera pactada.

O si lo prefieren ustedes, aceptar y navegar con inteligencia en la "sana confrontación democrática" supone dar respuesta a un conflicto político que toma cuerpo en dos frases pronunciadas en el Parlamento español cuando se presentó el Nuevo Estatuto Político. La que pronunció el Presidente español, Sr. Zapatero: "vivimos juntos, decidimos juntos" y la respuesta que le di como Lehendakari : "tenemos que poder decidir vivir juntos".

Asumo, por tanto, que las propuestas que hoy hago para superar el "debate en espiral" y canalizar la solución del conflicto vasco suponen plantear propuestas políticas y democráticas para abordar la solución de un problema político.

Lo hago porque creo en el valor de la palabra. Hay que cumplir la palabra dada. Yo di la mía y voy a cumplirla.

En esta vida "tener palabra" es importante para generar "confianza". La sociedad está cansada de palabras que "se lleva el viento" como las hojas de los árboles en Otoño.

ETA ha incumplido su palabra dos veces consecutivas: 1998 / 2005

La ha hecho "volar por los aires" y con ella ha dinamitado también la confianza que en ambos casos la sociedad vasca depositó en los dos procesos de Paz.

¿Dónde ha quedado su palabra de que la violencia había terminado para esta generación, al menos? ¿Dónde ha quedado la Declaración de Anoeta?

Lograremos la Paz y conseguiremos resolver el conflicto político, pero no será por la decisión de ETA, será por nuestra decisión, por la decisión de la sociedad vasca.

No nos engañemos, lograr la resolución del conflicto vasco es una responsabilidad que está en nuestras manos. Pobres de nosotros si dejamos que la salida dependa sólo de la voluntad de ETA. Va a ser la sociedad vasca, no ETA, quien logre la paz y la normalización política.

También el Estado español ha incumplido la palabra dada al Pueblo Vasco

El Estatuto de Gernika ha sido incumplido conscientemente por el Gobierno español. Hoy está brutalmente mutilado. Una parte de él declarado "no constitucional" y por tanto, no transferible. Y otra parte, la referida a la inclusión del respeto a los Derechos Históricos del Pueblo Vasco, considerada como papel mojado.

Hoy el Estado español, al contrario de cómo estamos viendo en Reino Unido con Escocia, no es un estado plurinacional, sino un estado uninacional y lo es no sólo para el PP, también lo es para el PSOE.
Estos 28 años nos han permitido contrastar la "gran mentira" del PP y del PSOE, que ha vuelto a tomar recientemente cuerpo en el NO -sin negociar siquiera- al Nuevo Estatuto Político que este Parlamento había aprobado por mayoría absoluta. Con el "cepillado madrileño" -término castizo donde los haya- del Estatuto catalán. Y por si fuera poco, con el reciente respeto con el que el PSOE ha asumido en Navarra la "decisión autónoma" de su ahora más que nunca franquicia PSN.

Bien, claridad por claridad. Euskadi puede realizar un pacto para convivir con un Estado español plurinacional, pero no con un Estado español que no acepte y reconozca, cultural, política y jurídicamente, a las naciones -Euskadi lo es- que conviven en su seno.

Qué contradicción. Vivimos bien, seguramente mejor que nunca, porque nos lo hemos ganado a pulso con nuestro esfuerzo, pero nos falta la paz y el respeto político y jurídico que nos corresponde por lo que somos: uno de los Pueblos más viejos de Europa.

Sí, nuestro Pueblo está cansado de sufrir y está cansado, también, de que se nos falte al respeto.
La sociedad vasca se muestra cansada, asqueada de ETA, de su violencia inhumana, de su cobarde extorsión, y también está alejada de la política y de los políticos porque no somos capaces de plantear soluciones al conflicto vasco. Soluciones por cierto, no sólo a los problemas del día a día, en los que las administraciones vascas, los empresarios y trabajadores, la sociedad en su conjunto, está respondiendo de manera eficaz, logrando desarrollo y bienestar, abriendo y cerrando cada día la persiana del País con notable éxito, como hemos visto en la primera parte del discurso. Hablo de soluciones para dar a la sociedad vasca lo que es suyo, la Paz y la Palabra.

Mi responsabilidad es recuperar con fuerza e ilusión la iniciativa política. Iniciativa política para que la sociedad vasca siga avanzando día a día en el desarrollo humano sostenible. Iniciativa política, también, para desbloquear y canalizar la solución del conflicto político vasco, con un objetivo claro: dar al Pueblo Vasco lo que es suyo: la Paz y la Palabra, la capacidad de decisión.

En un momento en el que ETA ha roto el alto el fuego y, por tanto, sus negociaciones con el Gobierno Español. En un momento en el que, no ya un acuerdo, sino el propio diálogo político entre partidos, se resiente, por su ausencia, somos las instituciones democráticas de este País con el Lehendakari al frente quienes tenemos que afrontar nuestra responsabilidad y "hacer política".

Me niego a trasladar a la Sociedad que no hay solución, que no somos capaces de encontrarla. Que asumimos que después de la ruptura del alto el fuego por parte de ETA, no hay más solución que criminalizar el diálogo entre partidos, e incluso perseguirlo judicialmente. Me niego a aceptar que no se puedan presentar iniciativas políticas hasta que ETA nos dé permiso para hacerlo, declarando yo que sé qué tipo de alto el fuego o tregua.
Hasta ese momento nada de nada, todos de brazos cruzados, aceptando que la dirección de ETA gestione nuestras agendas.

No y mil veces no.

En el momento que aceptara este camino no sería ni un segundo más Lehendakari de este País.

Voy a hablar claro. Es lo que la gente en este País nos reclama.

Voy a cumplir el compromiso que asumí con este Pueblo en 2001 y 2005, y para ello plantearé, dentro de un proceso profundamente democrático y transparente, una hoja de ruta clara con consecuencias políticas concretas.

2.- El nuevo Estatuto Político; una Propuesta vigente, un instrumento de solución moderno e innovador.

El Estatuto Político está depositado en esta Cámara, pertenece a esta Cámara, que lo aprobó por mayoría absoluta y es patrimonio de la sociedad vasca. Mi intención no es, por tanto, presentarlo de nuevo a su aprobación o tramitación, porque eso sería, simplemente, devaluarlo políticamente.

Es cierto que el Congreso español dijo "no" sin abrir siquiera la negociación, pero esto no hace sino más evidente la existencia de un problema político que tenemos que solucionar. Porque, este Parlamento Vasco no puede imponer su decisión al Parlamento español, pero tampoco el Parlamento español puede imponer su decisión al Parlamento vasco.

El Estatuto Político es un activo institucional, el único que se ha presentado y aprobado por mayoría absoluta desde que aprobáramos el Estatuto de Gernika en 1979. Por cierto, este hecho es aún más relevante si consideramos que un 49,3%% de la sociedad vasca actual no participó, por razones de edad, en la aprobación del Estatuto, hace 28 años.

El Nuevo Estatuto Político tiene una importancia política e institucional enorme como instrumento jurídico-político y establece "un antes y un después", en la medida en que supone "un mojón democrático" para examinar y validar futuras propuestas, tanto cualitativamente, -en su contenido político y jurídico-, como cuantitativamente en el número de votos -39 parlamentarios- que lo apoyaron.

El Nuevo Estatuto Político fue aprobado por mayoría absoluta de este Parlamento, está depositado y a disposición de esta Cámara, a la que pertenece, y estará vigente política y jurídicamente mientras no se presente y se apruebe otra propuesta con más de 39 votos que lo sustituya democráticamente.

3.- Una hoja de ruta clara para alcanzar la paz y para abordar la solución del conflicto vasco. Pasos y consecuencias.

La sociedad vasca no quiere tener un mero papel espectador, desea poder opinar y participar. Como muestra, ahí están los más de 50 foros de participación puestos en marcha o el millón de accesos que tiene la página Web Konpondu.net. Vamos a seguir potenciando todas las redes de participación social como instrumento democrático, porque la sociedad vasca está decidida a "romper la espiral".

Yo tengo que asumir mi responsabilidad y mi compromiso con la sociedad vasca.

Voy a depositar en manos de la sociedad vasca la llave para abrir un nuevo escenario de solución.

Voy a cumplir mi palabra y voy a plantear una hoja de ruta para "romper la espiral". Es una hoja de ruta con propuestas concretas para abordar la solución del conflicto vasco. Una hoja de ruta que incluye un compromiso y una fecha fundamental, un antes y un después. El próximo 25 de octubre de 2008 la sociedad vasca será consultada para decidir democráticamente. Será la llave que abra un proceso de solución.

Podrá acudir a las urnas, bien para refrendar mediante "consulta ratificadora", con validez jurídica, un Pacto Político que hayamos alcanzado con el Estado. O bien, para realizar una "consulta habilitadora" que traslade un mandato imperativo a todas las partes, ETA, Gobierno español y partidos políticos vascos, con el objetivo de desarrollar un doble proceso de diálogo y negociación que desemboque en el final de la violencia y en la solución del conflicto de normalización política en un tiempo fijado. En este segundo caso, soy plenamente consciente de que esta consulta habilitadora a la sociedad vasca no será jurídicamente vinculante, pero tendrá indudable validez política, social y democrática.

Estos son los pasos y las consecuencias políticas:

Primer Paso:

Oferta de Pacto Político al Presidente del Gobierno español (finalización del período de sesiones en junio de 2008).

Deseo oficializar en este Parlamento una oferta institucional al Presidente del Gobierno español para alcanzar un Pacto Político entre Euskadi y España sobre dos principios claros:

- El principio ético de rechazo a la violencia, y el compromiso de la sociedad vasca con las vías única y exclusivamente políticas y democráticas.

- El principio democrático de respeto a la voluntad de la sociedad vasca, y el compromiso de incorporar este reconocimiento y su ejercicio en el ordenamiento jurídico.

Este Pacto sería la llave política que posteriormente fuera ratificada por la sociedad vasca, para abordar un proceso de solución sobre la base de dos compromisos:

- El compromiso de abordar el final dialogado de la violencia, cuando se den las condiciones establecidas en la resolución aprobada por el Congreso de los Diputados en mayo de 2005.

- El compromiso de auspiciar un proceso de negociación entre los partidos vascos, sin exclusiones, para alcanzar, en un tiempo determinado, un acuerdo político que desarrolle y articule jurídicamente el pacto alcanzado, para su posterior ratificación por la sociedad vasca en un referéndum resolutivo.

La oferta está realizada y desde hoy mismo mi agenda está abierta. Mi disposición es completa y así se lo voy a trasladar personalmente al Presidente del Gobierno español. Tenemos tiempo más que suficiente. Si existe voluntad política, es posible alcanzar un Acuerdo que permita sentar las bases del fin de la violencia y abrir un nuevo futuro de relación política. Podemos, si queremos, abordar la solución de la raíz del conflicto vasco, un conflicto histórico de naturaleza política.

Segundo Paso:

Pleno del Parlamento Vasco en junio de 2008 para refrendar el pacto político alcanzado con el Estado y autorizar una consulta jurídicamente vinculante para su ratificación; o bien para autorizar la celebración de una consulta habilitadora que abra un proceso de solución.

En el próximo mes de junio de 2008, para finalizar el período de sesiones, plantearé la celebración de un Pleno Extraordinario del Parlamento Vasco para que esta Cámara pueda valorar y decidir sobre dos posibilidades:

- Bien la ratificación del Pacto Político alcanzado con el Presidente del Gobierno español, así como la autorización para que la sociedad vasca pueda refrendarlo en una consulta jurídicamente vinculante. Esta consulta ratificadora sería la llave para abrir un proceso de negociación entre los partidos vascos.

- Bien, la autorización para la realización de una consulta habilitadora, para superar la situación de bloqueo y que sea la sociedad vasca, con su decisión, quien nos traslade el mandato de abrir un doble proceso de diálogo y de negociación que conduzca al final definitivo de la violencia, por un lado, y abordar la solución del conflicto político, por otro.

Mi compromiso es respetar la voluntad de este Parlamento y actuar en consecuencia. Por ello, deseo adelantar, que si por parte de este Parlamento no se refrendara el Pacto Político alcanzado y, por tanto, no se aceptara la consulta ratificadora del mismo, o si, en su caso, se decidiera negar la autorización de una consulta habilitadora que abra un proceso de solución, por supuesto aceptaré la decisión y mi voluntad política será disolver el Parlamento y convocar elecciones en Otoño.

Tercer Paso:

25 Octubre 2008: Consulta de ratificación del Pacto alcanzado, o Consulta habilitadora para abrir un proceso de solución.

Propongo que mediante su opinión, democráticamente expresada el próximo 25 de octubre de 2008, la sociedad vasca abra el camino a recorrer, legitime su contenido y valide un proceso de negociación política.

Este es un aspecto fundamental porque, en esa fecha, la sociedad vasca tendrá en sus manos la capacidad para ratificar el pacto alcanzado o bien para desbloquear la situación y abrir un proceso de solución.

En el primer caso, y siempre tras la autorización del Parlamento Vasco, la sociedad vasca tendrá la oportunidad de ratificar en una consulta jurídicamente vinculante, convocada al efecto conjuntamente por el Presidente español y el Lehendakari, el Pacto Político alcanzado y sustentado sobre el principio ético y el principio democrático que permita abrir un proceso de solución del conflicto político vasco.

En el segundo caso, la sociedad vasca tendrá en sus manos la capacidad para enviar a todas las partes el mandato de abrir un proceso de solución, mediante una consulta habilitadora que, si bien soy consciente, no será jurídicamente vinculante, tendrá plena validez política, social y democrática, para abordar el fin definitivo de la violencia y la solución del conflicto político. Esta consulta habilitadora representa un cauce lícito y democrático para que los ciudadanos y ciudadanas vascas ejerzan libremente el derecho fundamental de participación ciudadana.

La sociedad vasca será consultada, en este caso, para enviar un doble mandato:

- Primero, para que el Gobierno español y ETA inicien un proceso de diálogo con el objetivo de lograr el fin definitivo de la violencia, siempre que ETA manifieste previamente su voluntad inequívoca de abandonar el terrorismo y que las decisiones políticas correspondan a los representantes políticos vascos.

- Segundo, para que todas las fuerzas políticas vascas sin exclusiones, inicien un proceso de negociación con el objetivo de alcanzar, en un plazo determinado, un acuerdo de normalización política sobre el ejercicio del derecho a decidir del Pueblo Vasco y sobre el marco de relaciones, tanto internas como externas, que deseamos mantener.

En relación con este tercer paso y sus consecuencias políticas, quiero, también, hablar con claridad para que nadie pueda interpretar intenciones ocultas de carácter electoralista. Deseo adelantar públicamente desde hoy mismo ante esta Cámara que, sea cual sea el resultado de la consulta, tanto si es positivo como negativo, mi compromiso es disolver posteriormente la Cámara y convocar elecciones. Este es un compromiso público e independiente del resultado de la consulta.

Cuarto Paso:

Proceso de Negociación y Referéndum resolutivo en el segundo semestre de 2010

Si todos, incluida ETA, nos hemos manifestado en multitud de ocasiones dispuestos a respetar la voluntad popular, nuestro compromiso debería ser, en primer lugar, aceptar que la sociedad vasca sea consultada y, en segundo lugar, asumir, respetar y dar respuesta a esa voluntad.

De esta forma, una vez celebrada la consulta de ratificación del pacto alcanzado con el Estado o, en su caso, la consulta habilitadora, y si esta es positiva, la siguiente fase natural es que todas las partes implicadas se sientan obligadas democráticamente a dar los pasos correspondientes para iniciar un proceso de solución.
Por un lado, ETA estaría obligada por decisión popular a realizar una manifestación inequívoca, creíble y demostrable, de su voluntad para poner fin a la lucha armada y, en consecuencia, el Gobierno español y ETA abrirían una mesa de diálogo para dilucidar todos los aspectos relacionados con el fin definitivo de la violencia.

Por otro lado, todas las fuerzas políticas vascas, sin exclusiones, estarían comprometidas a poner en marcha una mesa de negociación política para alcanzar, en un plazo fijado de antemano, un Acuerdo de Normalización Política sobre el derecho a decidir del Pueblo Vasco, las relaciones de territorialidad y, por supuesto, todas aquellas cuestiones que los partidos consideren de interés., que a continuación sería sometido a referéndum resolutivo.

Este Acuerdo político debe tener la vocación de la máxima integración, pero sin vetos por parte de nadie. Porque, seamos sinceros, un conflicto de esta naturaleza será difícilmente superable si para la búsqueda de la solución partimos de la premisa de que "todos deben estar de acuerdo", puesto que ello legitima la actitud de bloqueo y de veto de aquellos sectores y partidos que abogan por mantener el "statu quo" alcanzado.
De este modo, a cualquier propuesta de cambio en Euskadi, algunos partidos exigen un consenso y un respaldo popular mucho mayor que el que se exigió y se exige, para mantener el marco jurídico-político vigente, con el argumento de que cualquier cambio o modelo alternativo genera división. Es preciso reivindicar el estricto principio democrático como instrumento fundamental para resolver los conflictos políticos y romper definitivamente la espiral que nos ata indefectiblemente al bloqueo permanente. Así se ha hecho y se está planteando con toda naturalidad democrática en otros conflictos de naturaleza similar al caso vasco, tanto en Europa, con el amparo de la propia Unión Europea, como en el resto del mundo.

Referéndum Resolutivo para la culminación del Proceso en el segundo semestre del año 2010.

El proceso, tanto si deriva de la aprobación del Pacto con el Estado en una consulta ratificadora, como si deriva del mandato democrático de una consulta habilitadora, debe culminar en un referéndum resolutivo que plasme el ejercicio del derecho a decidir libremente nuestro propio futuro.

Es evidente, y la experiencia así lo certifica, que este proceso tendrá dificultades. Podemos tener la tentación de defraudar la esperanza de la sociedad vasca y volver a "caminar en espiral", porque en el fondo es más difícil construir la paz que hacer la guerra. Es más difícil lograr acuerdos que atrincherarse en las "razones de estado". Nuestro compromiso público, y una de las claves del éxito del proceso, es que fijemos de antemano una fecha en la cual se convoque un referéndum resolutivo que cierre el proceso.

En mi opinión, este proceso debería culminar razonablemente en la segunda mitad del año 2010. Un tiempo más que suficiente para la negociación entre las formaciones políticas y para dar respuesta a una sociedad cansada y escéptica que nos demanda seriedad, compromisos y soluciones en plazos y contenidos.

_ _ _ _ _ _ _ _ _

Esta es la hoja de ruta propuesta.

Una hoja de ruta que abre el diálogo, la negociación, la posibilidad del acuerdo político y la toma de decisiones en plazos concretos. Una hoja de ruta que tiene una gran novedad y un gran compromiso: poner al frente a la sociedad vasca. La sociedad vasca tendrá la llave para evitar que volvamos a caer en la "espiral de la violencia" y del "no-diálogo político". Tenemos que dar a la sociedad vasca la palabra y la decisión para desbloquear, abrir el proceso y fijar el camino a seguir.

No podemos tener miedo a la voluntad popular. No podemos refugiarnos en la violencia de ETA para seguir negando a esta sociedad su derecho a decidir. No podemos, tampoco, plantear estrategias cortoplacistas que tengan en cuenta sólo los intereses electorales partidistas. Hay que comprometerse con seriedad para fijar un camino, para avanzar y para lograr la Paz y la Normalización Política.

Este ha sido mi compromiso como Lehendakari desde que en el Kursaal planteé un camino de solución -Konponbidea- y esta es mi obligación y responsabilidad cuando el túnel de la vuelta al pasado nos atenaza, cuando el riesgo de volver a caminar en espiral durante muchos años nos vuelve a acuciar.

La sociedad vasca no quiere esperar más. Está dispuesta a salir del túnel definitivamente. Y estoy convencido de que agradecerá que, entre todos, seamos capaces de encontrar la salida con una hoja de ruta clara y comprometida.

Esta es mi responsabilidad, y con serenidad he planteado en este Parlamento una Propuesta clara y un compromiso firme para dar la palabra a la sociedad vasca.

Llevamos muchos años, demasiados, de dolor y de sufrimiento. Llevamos muchos años discutiendo sobre cómo resolver un conflicto histórico de naturaleza política.

Llevamos muchos años manifestando nuestro compromiso de respetar la voluntad de la sociedad vasca.
Llevamos muchos años caminando en espiral.

Bien, pues ha llegado el momento de romper la espiral y abrir un nuevo ciclo histórico. La Paz y la Normalización Política están en nuestras manos, en manos de la sociedad vasca. Es algo que nos debemos a nosotros mismos y que se merecen las generaciones futuras.

Eskerrik asko.

Juan José Ibarretxe, Lehendakari /Presidente del Gobierno Vasco / President of the Basque Government.

Euskadi, septiembre 27, 2007.

2 comments:

gorka said...

hoy despues de leer esta completa esplicacion del problema de un pueblo oprimido desde hace tiempo,acaban de anunciar la detencion de 23 personas de la mesa nacional de batasuna por orden de la audiencia nacional.No puedo decir mas,no hay palabras.
agur y gracias por publicar al mundo una realidad muy desconocida.

euskir said...

Si, me enterado de la detención de los integrantes de Batasuna a poco de producirse, lamentablemente he estado sin acceso a internet, "gracias" a la poca seriedad de mi proveedor, por casi veinticuatro horas.
Como he comentado ya en algún sitio, creo que se está creando un clima muy enrarecido en Euskadi. ¿Será por efecto de la campaña electoral?, Lo desconozco, pero me parece altamente preocupante.
Un abrazo,

Federico